XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAI FUNTSEZKOA principio inmediato / principe inmédiat.

Gorputz bakun nahiz konposatuak deitzen dira hola, helpide fisiko hutsaz (soluketaz, eskrezioz, zurgapenez, dialisiz, destilazioz, lurrin-erazpenez, etab.) izaki organikoetatik aska daitezkeenak.

Horien artean badira gorputz inorganikoak ere, bakunak batzu (oxigenoa, nitrogenoa, etab.), konposatuak beste (ura, mineral gatzak, etab.); baina gehien-gehienak izaera organikoa dute.

Gai funtsezko organikoek hiru sail klasiko egiten dituzte: Karbon hidratu (karbon hidratuak) edo gluzidoak, lipido edo gantzak eta protido edo albuminoideak.

Kontuan hartzekoa da mila eratako sustantzi sail bat ere, kantitate infinitesimaletan agertzen direnak, baina izaki bizidunen funtzionamenduan puntereneko eta burueneko zeregina dutenak: Entzimak, hormonak eta bitaminak dira, eta biokatalisigile izenpean bil daitezke denak.

GAINARTZAILEA dominante / dominant.

Genetikan, bi arraza garbitako (arraza garbia) hibrido baten aleluetako fenotipoan bistaratzen den genea gainartzailea dela esaten da.

Beste genea, bere iharduna ezkutuan eta gainartzaileak estalirik bezala gelditzen dena aspirakorra deitzen da (Ik. GENETIKA).

GALDA-HARRIA roca eruptiva / roche éruptive.

Lurrazalaren barneko magmatatik datozen harriak dira.

Beren irteteko eraz izan daitezke: intrusibo, geldiro ateratzen badira (e.b., granitoa) eta bolkanezko, istanpatean ateratzen badira (e.b., basaltoa).(Ik. GEODINAMIKA eta PETROLOGIA).

GAMETA gameto / gamète.

Zelula haploide bat da, sexubidezko ugalkeran zigotoa sortzeko beste sexuzko bere homologoarekin (zelula homologoa) batzen dena.

Gizon-animalietan espermatozoidea esaten zaio gameta arrari eta obulua, gameta emeari.(Ik. UGALKETA).

Arana (okarana) / Tomatea / Laranja Hazia / ed = Endokarpoa / m = Mesokarpoa / ep = Epikarpoa / Ird. 74.- Hiru fruitu mota.

GAMETONTZlA gametangio / gamétangie.

Gametak ematen dituen organoari esaten zaio.

Talofitetan gametontziko zelula bakoitzak gameta bat ematen du.

Oroldio, hepatika eta garotan gametak ematen dituzten zelulak azal batek estaltzen ditu, eta hau hautsi artean ez dira haik ateratzen.

Landareen eboluzioan gainbegiratu bat emanez gero, gametontzi emea gero eta txikiagotuz doala ikusten da, eta zelula bakan, emankor eta mugikaitz bat bakarrik ematera, obozelula, halegia; gameta arrak, berriz, asko eta asko sortzen dira (...).